Entries by EA21 Nerbioi-Ibaizabal

GABONETAN ERE MUNDU JASANGARRIAGO BATEN ALDE LANEAN JARRAITU BEHAR DUGU. /EN NAVIDADES TAMBIEN CONTINUEMOS TRABAJANDO POR UN MUNDO MAS SOTENIBLE.

Gabonak ospatzeko, elkartzeko eta alaitzeko unea dira, baina baita kontsumitzeko unea ere. Erne ibili behar gara, beti daude gauza txikiak ekonomia zirkularrago bat lortzeko. Adibidez, hurrengo orrialdean adierazitakoak. Bizkaia 21 Las Navidades son un momento de celebración, reencuentros y alegría, pero también de consumo. No podemos bajar la guardia y siempre hay pequeñas cosas que […]

EUROPAKO PARLAMENTUAK KONPONKETARAKO ESKUBIDEA ONARTU DU. / EL PARLAMENTO EUROPEO HA APROBADO EL DERECHO A REPARAR.

Europar Batasunak produktuen konpongarritasunari buruzko etiketa bat eskaintzea eskatuko die fabrikatzaileei, horrela, “Erabilera bakarreko” produktu elektronikoak mugatzeko “konpontzeko eskubidea” plana gauzatuz. Plan hori epe luzerako plan handiago baten parte da, eta ekonomia zirkularrera bideratuta dago. Haren bidez, fabrikatzaileak behartu nahi dira gailuen konponketa erraztera eta produktu bakoitzaren konponketa-gaitasunari buruzko informazio gehiago ematera, etiketa argi eta […]

GALDAKAOKO BENGOETXE BHI ZENTROAK GIH-EN ETA EKONOMIA ZIRKULARRAREN INGURUAN HAINBAT JARDUERA EGINEZ EKIN DIO IKASTURTEARI.

Urriaren 13tik 19ra, Zinema Ikusezina proiektuaren inguruan hainbat jarduera egin zituzten. Horrela, batxilergoko ikasleek gai desberdinak lantzeko aukera izan zuten film sozialak ikusten. Gainera, urriaren 18a aukeratu zuten ikastetxe osoak (burbuila klaseei eutsiz) gazteentzako eta Lurraren gutuna (gazteentzako adaptazioa) irakurtzeko eta konpromisoak sinatzeko. Azkenik Bengoetxe BHI zentroak materialen berrerabilera landu du ingelesezko proiektu interesgarri batean. […]

2020-2021 IKASTURTEA: GARAPEN IRAUNKO HELBURUETARA HURBILTZEKO ETA EKONOMIA ZIRKULARREAN SAKONTZEKO URTEA.

  Ikasturte hau desberdina izango da hainbat arrazoirengatik. Gaur egun bizi dugun osasun-egoeraz gain, ikastetxeak Agenda 2030en jasotako Garapen Jasangarriko Helburuetara hurbilduko dira. Horiek ezagutzeko eta aurreko ikasturteko gaian sakontzeko urtea izango da: Ekonomia zirkularra.   2015ean onartu zen Garapen  Jasangarrirako Agenda 2030. Bertan 17 helburu, 169 helmuga eta 232 adierazle batzen dira. Helburu horien […]

EGUZKIBEGI IKASTOLAK HOZKAILU SOLIDARIOA BISITATU DU

EGUZKIBEGI IKASTOLAK GALDAKAOKO HOZKAILU SOLIDARIOA ETA REXCATERING BISITATU DU Nerbioi Ibaizabalgo ikastetxeetan Eskolako Agenda 21eko aurtengo gaia Ekonomia zirkularra da. Gaiarekin erlazionatuta udal diagnostikoa osatzeko Eguzkibegiko DBH 1 eta 2ko 16 ikasle eta irakasleak, Galdakaon dagoen Hozkailu solidarioa eta Rexcatering (Recuperacion De Excedentes Alimentarios Sociedad Limitada) bisitatu dituzte. Bertan, Alvaro Saizek hauen funtzionamendua azaldu die. […]

Ingurumen Sailak kontsumo arduratsuaren eta ekonomia zirkularraren inguruko kanpaina bat jarri du martxan

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta haren Ihobe Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoak herritarrak kontzientziatzeko kanpaina bat jarri dute martxan, “Keinu txikien iraultza” lelopean. Kanpainak sentsibilizatzea eta herritarren kontsumo-ohiturak eredu iraunkorrago eta zirkularragoetarantz aldatzea du xede. Informazio gehiago.

Ingurumen egutegia 19-20

Ikasturteari  ekiteko gogoratu ditzagun 19-20 Ingurumen aldetik garrantzia izango duten egunak. Hona hemen ikasturteko egutegia. Gure eskoletan antolatu ditzakegu Ingurumen gai hauekin erlazioanaturik dauden jaiak, sentsibilizazio uneak Txoko berdean, e.a. INGURUMEN EGUTEGIA_CALENDARIO AMBIENTAL 19-20