ETXEBARRIKO IKASLEAK KLIMA ALDAKETAKO GAILURRARI KEINU BAT ETA KARPINERA BISITA

Azaroaren 30ean hasi zen Parisen klima aldaketaren gailurra. Institutuan, keinu bat egin nahi izan diugu. Horretarako, Eskolako Agenda 21ean parte hartzen dugunok, bihotz berdeak prestatu ditugu ikasle guztien artean banatzeko. Bihotz horien helburu nagusia, ikasle guztiei dagoen egoeraz jabetzea da. Bihotzekin batera, kartel informatiboak ere prestatu ditugu, eta institutuaren sarreran kokatu ditugu.

IMG_2191IMG_2189

 

 

 

 

 

 

 

 

Etxebarriko ikasleok Karpenera irteera bat ere egin dugu.

Karpinera joan ginenean, gidari bat izan genuen eta azaltzen joaten zizkigun animali batzuei gertatu zitzaizkien gauzak. Bazeuden, txoriak hegoekin apurtuta, eta Karpin-eko langile batzuek zaintzen zituzten laster sendatzeko. Berdina egiten zuten edozein animali zaurituarekin, zaindu. Oso leku polita iruditu zaigu eta polita ere izan da han bizitako esperientzia.

4 3                                                                                                             Etxebarriko DBH-ko ikasleak

ARRIGORRIAGAKO INSTITUTOAK PEÑAS NEGRAS BISITATZEN DU

Azaroaren 9an 3.DBHko ikasle batzuk Gizarteko irakasleekin Peñas Negrasera joan ginen txango bat egitera.

Han , gizakiok utzitako arrastoaz, paisaiaren balorazioaz, meategietako langileEK atera zituzten mineralaz, garraiobideaz eta meatzal-aztarnaz hitz egin genuen.  Gainera, hainbat gauza ikusi ez ezik ikasi ere egin genituen: limona, siderita hematita eta gohetita izeneko mineralak ateratzen ziren garai batetan; horretaz aarte, meategiak kalte handia egin zion inguruneari, bai barrutik, bai kanpotik ere; azkenik, jakin genuen langileak ordu asko ematen zutela lanean, batez ere udan, emakumeak gutXien kobratzen zutenak zirela umeak baino gutxiago hain zuzen ere (azken adibide horren bidez ikus dezakezue denbora horretako matxiskoa handia zela leku guztietan).

Geroago herrixka batetara eraman gintuzten, La Arboledara konkretuki. 

La ArboledaK denetarik du, txikia izan arren golf zelaia ere badu. Menditik ibili ginen, paisaiaz disfrutatu genuen eta ibilbiearen erdian edo,
perfilez zegien emakume baten egirura antzematen zen harri batean. Txangoa interesgarria izan zela uste dugu, errepikatzeko gogoz!
Ariane Cuevas eta Diego Nuñez (Arrigorriagako Institutoko prentsa tailerra) 

Galdakaoko HHI: Ikasturte berria martxan !

Aurtengo ikasturtean, sentsibilizazio fasearekin ekiteko ekintza ezberdinak egin ditugu. Lehendabizi Txoko berdea berrantolatu dugu.

epa1

Urdaibaira bisita ere egin dugu. Bisita 2 sesiotan egin genuen. Batean, erakusketa egonkorra ikusi genuen; interesgarria biodibertsitateaz zertan ari garen konturatzeko (argazki, ikusentzunezko eta muntai interaktiboen bidez…). Bestean, atsedenaldi baten ostean, padurara abiatu ginen. Bertoko landaredia ikusi genuen eta baita zenbait landare inbaditzaile. Honen ostean hegaztien behatokira abiatu ginen.

epa5epa2

epa4

Urduña LHI: Aurtengo bigarren uzta jasotzeko ordua iritsi da!!!

Urduñako eskolan badaramatzagu dagoeneko makinatxo bat urte eskolako baratza lantzen. Beti ere sasoian sasoiko barazkiak landatzen saiatzen gara oso garrantzitsua bait da guretzat naturaren oreka eta elikagaien ziklo naturala errespetatzea.

Ikasleok txandaka egiten dugu lan negutegian, eta denon artean baratza eder-eder izatea lortu dugu. Bertan, urazak, azak, zerbak, azenarioak, tomateak, piperrak eta beste hainbat barazki ditugu landatuta.

2014/2015 ikasturtearen hasieran, udazkenean, baratzeko lurra prestatzeko lanak egin genituen, ondoren bertan haziak ereiteko.

Lurra prestatzen

Dagoeneko baratza ari da aurtengo birragen uzta ematen. Aste Santuko oporren bueltan gure fruituak jasoko ditugu.

Ureztatzen

Iturria: Urduña LHIko EA21ko koordinatzailea.

 

 

 

 

 

CEP Leitoki de Ugao: ¡¡¡Sacar las fundas!!!

En el diagnóstico escolar que hicimos en el curso anterior, concluimos que teníamos que reducir los residuos que generábamos. Para ello, en el Foro Municipal que celebramos a final de curso, le pedimos al Alcalde fundas para la merienda del recreo. A principios de este curso recibimos las fundas que habíamos pedido al Ayuntamiento, pero antes de repartirlos a los/as alumnos/as decidimos realizar una campaña de sensibilización acerca de los residuos que generamos.

Campaña de sensibilización sobre los residuos que generamos

Durante una semana, recogimos todos los residuos que generamos con la merienda del recreo en una bolsa colocada fuera de la clase.  Una vez trascurrida la semana, los/as ecodelegados/as recogieron las bolsas con los residuos y en cada clase analizaron la cantidad de residuos generada en una semana y reflexionaron sobre la manera de corregir esta situación.  Finalmente, se les presentaron las fundas para la merienda del recreo. Se ha repartido una funda para cada alumno/a.

135

Todos/as los/as alumnos/as han llevado una nota a casa dirigida a los padres. A los padres se les ha pedido ayuda para impulsar la iniciativa de reducción de residuos que hemos implantado este año.

 

 

Fuente: Coordinadora de la EA21 en el CEP Leitoki de Ugao.

Bengoetxe BHI: Ingurumenaren hobekuntzan pauso berri bat!

Bengoetxe BHI ikastetxea nahiko ongi prestatuta dago: energia gutxitzeko kartelak dauzkagu geletan, ordenagailu eta inprimagailu guztietan, komunetan, e.a. Horrez gain, edukiontzi desberdinak ere baditugu birziklapena bultzatzeko: papera, organikoa, pilak, CD-ak, olioa, e.a. jasotzeko. Hala ere, orain arte ez genuen plastikoa birziklatzeko edukiontzirik.

20150225_09505920150225_095154

 Txoko berdean hondakinen sailkapenerako informazioa daukagu.

Aurtengo gaia GUTXITU, BERRERABILI, BIRZIKLATU denez,  folioen kutxa hutsak aprobetxatzea erabaki dugu plastikozko hondakinak sailkatuta biltzeko.

20150212_114405 20150212_114338

Kutxatan poltsa horiak eta kartelak jarri ditugu, eta gela eta bulego guztietan ipini dugu edukiontzi bana. Horrela, kutxak BERRERABILIKO ditugu  eta plastikoaren BIRZIKLAPENA bultzatuko dugu. Patioetan ere edukiontzi batzuk aldatuko ditugu “edukiontzi horietan” bihurtzeko.

Hemen duzue egin dugun lanaren emaitza:

20150114_10091720150225_09503020150225_095220

Sortu ditugun kutxak gelatan kokatuta. Horrez gain, papera eta plastikoa biltzeko txandak ere antolatu ditugu.

Iturria: Bengoetxe BHIko EA21ko koordinatzailea.

Elexalde BHI: Jantokiko zarata gutxitu dezagun!!!

Aspaldi dela ari ginen gure ikastetxean jantokiko zarata murriztea lortu nahian, baina ez da helburu erraza, ez!!!

Hala ere, Elexalden ez gara etsi, ez dugu amore eman, eta ikasturte honetan jantokiko zarata murrizteko helburua lortzeko asmoz, kartel lehiaketa bat antolatu dugu.

Hona hemen ikasleek egin dituzten kartelak, benetan politak!!!

 3  2  1

Kartelak itsatsi ditugunetik ohartu gara jantokiko zarata murriztu egin dela. Ia aurrerantzean ere bide beretik jarraitzen dugun!!!

Jatorria: Elexalde BHIko EA21 koordinatzailea.

 

Arrigorriaga BHI: Bermikonpostontziak

Azaroan, konpostatzeari buruzko ikastaroa ematera etorri zitzaizkigun Vermicaneko teknikariak. Tailerrean Batxilergoko ikasleek parte-hartu genuen. Hondakinen arazoaz jabetzeaz gain, zizareak baliatuz konposta nola egin daitekeen ikasi genuen. Bueno, ikasi bakarrik ez, egin ere egin genuen, bermikonpostontzi bat eraiki bait genuen.

IMG_20141127_103005

 Esperientzia baliatuz, guk ere beste bermikonpostontzi batzuk egitea pentsatu genuen. Helburua Batxilergokook sortzen ditugun hondakin organikoak zakar arruntera ez botatzea da, baizik eta probetxua ateratzea. Guztira, hiru bermikonpostontzi kokatu ditugu eskolan. Horiez gain, bosgarren edukiontzirako ontzitxo bat ere jarri dugu. Horrela, Batxilergoko ikasleen hondakin organiko gehien-gehienak jasoko ditugu.

IMG_20141127_110214
Iturria: Arrigorriaga BHIko EA21ko koordinatzailea.

Andra Mari BHI: kontsumo jasangarriaren inguruko argazki lehiaketa

2014a hasi genuen bezain indartsu amaitzeko, Abenduan, Gabonetako oporrak hartu aurretik, kontsumo jasangarriaren inguruko argazki lehiaketa bat antolatu genuen ikastetxean. Hona hemen lehiaketako deialdia:

Imagen1

Lehiaketan ikastetxeko ikasle guztiek parte-hartzeko aukera izan zuten eta argazki oso politak jaso genituen.

imagen2

Hemen ikusi daitezke lehiaketako hiru argazki irabazleak:

Daniel Alba 1º teleco David Bernet Jon Murciano
 Egilea: Daniel Alba (Ikusentzunezko 1. maila)  Egilea: David Bernet  Egilea: Jon Murciano

 

Iturria: Andra Mari BHIko EA21ko koordinatzailea.

ETXEBARRI BHI: material berrerabiliekin apaingarriak sortzen!

Gabon aurreko azken klase egunetan, Eskolako Agenda 21 proiektuaren baitan, material berrerabilgarriak aprobetxatuz apaingarriak (belarritakoak, paparrekoak, ilea biltzeko euskarriak, e.a.) sortzeko tailer bat antolatu genuen Institutuan.

1

Apaingarriak egiteko Nespresso kapsula hutsez eta CD eta DVD erabiliez baliatu ginen. Tailerrean 24 ikaslek parte-hartu zuten eta oso gustura ibili ziren eskulanak egiten.

gabon aurrekoa 12      3

Ikasleen erantzun ona ikusita, ziur aski kurtso amaiaren beste tailer bat antolatuko dugu oraingoan leku faltagatik parte-hartu ezin izan duten ikasleek ere aukera izan dezaten.

 

Iturria: Etxebarri BHIko EA21ko koordinatzailea