ARRIGORRIAGA BHI, ESPEZIE INBADITZAILEAK EKIDITEKO PREST!
Arrigorriaga BHI Institutoko Blogean, aurtengo gaia espezie inbaditzaileak izanik, ikasturtean zehar informazio ezberdina txertatzen joango gara. Gaian sartzen hasteko BIDEO interesgarri bat ikusi dezakegu.
Baina zer dira espezie inbaditzaileak? Behin gizakiak haien hedapen esparru normaletatik aterata esparru berrietako bizitzara egokitu eta bertako inguru naturaletan kokatzea lortzen dutenak. Gehienak aldaketa ezkorrak dakartzate kolonizatutako eremuetan.
IUCN-ren (International Union for Conservation of Nature), Naturaren Zaintzarako Nazioarteko Elkartearen arabera, Espezie inbaditzaileak dira munduko biodibertsitaterako bigarren mehatxurik larriena, habitat naturalen suntsiketaren atzetik.
Euskadin ingurune urtarrak eta bere ekosistema-kideak dira espezie inbaditzaileek nahiago dituzten guneak. Adibide moduan aipatu daiteke jadanik gure lurraldeetan finkatu diren 20 animali espezieetatik 19k gune hauek aukeratzen dituzte besteen gainetik bizitoki moduan edo behintzat lehentasuna dute beraientzat. Landare inbaditzaileek ere ingurune urtarrak aukeratzen dituzte bizitzeko ekosistema lurtarrak baino.
Informazio gehiagor nahi izan ez gero, gure Bloga bisitatu ezazue!
Arrigorriaga BHI EA21 koordinatzailea