Guztiok gure etxeetan plastikozko botilak edo beste eratako plastikoak ditugu eta ez ditugu bota nahi, ingurumena gehiago ez zikintzeko.
Gure uretan plastikorik ez egoteko bigarren bizitza eman diezaiokegu plastikoari!!
Bideotutoriala oso mekanismo sinple, merke eta erabilgarria izaten da egiten ditugun gauzak munduari erakusteko.
Lan hau proposatzen denean, helburua bikoitza da. Alde batetik ikasleek atzeman dezaten plastikoaren arazoaz eta bestetik zerbait praktikoa egitea arazo horri irtenbidea emateko.
Gure Agenda 21-eko aurtengo gaia hain zuzen ildo horretatik doalako eta gure institutuko euskera mintegitik bultzatuta DBH-ko 2. mailako ikasle batzuk bideotutorialak prestatu dituzte, hain zuzen soberan dugun plastikoarekin hainbat objektu berriak egiteko.
Hona hemen prestatutako bideo horien argazki batzuk:

Eta klikatu hemen (LINKA) bideoak ikusi ahal izateko.
Ea zuen gustukoak diren!!!