2020-2021 IKASTURTEA: GARAPEN IRAUNKO HELBURUETARA HURBILTZEKO ETA EKONOMIA ZIRKULARREAN SAKONTZEKO URTEA.

 

Ikasturte hau desberdina izango da hainbat arrazoirengatik. Gaur egun bizi dugun osasun-egoeraz gain, ikastetxeak Agenda 2030en jasotako Garapen Jasangarriko Helburuetara hurbilduko dira. Horiek ezagutzeko eta aurreko ikasturteko gaian sakontzeko urtea izango da: Ekonomia zirkularra.

 

2015ean onartu zen Garapen  Jasangarrirako Agenda 2030. Bertan 17 helburu, 169 helmuga eta 232 adierazle batzen dira. Helburu horien artean modu zuzen batean ekonomia zirkularra lantzen dutenak badaude, eta denak zeharka lotuta daude.

 

Ikastetxeek beti bezala jarraituko dute lanean, Eskola Agendaren barruan, udalerri jasangarriagoak lortzeko.

 

instagi_economiacircular