GALDAKAOKO BENGOETXE BHI ZENTROAK GIH-EN ETA EKONOMIA ZIRKULARRAREN INGURUAN HAINBAT JARDUERA EGINEZ EKIN DIO IKASTURTEARI.

Urriaren 13tik 19ra, Zinema Ikusezina proiektuaren inguruan hainbat jarduera egin zituzten. Horrela, batxilergoko ikasleek gai desberdinak lantzeko aukera izan zuten film sozialak ikusten.

Gainera, urriaren 18a aukeratu zuten ikastetxe osoak (burbuila klaseei eutsiz) gazteentzako eta Lurraren gutuna (gazteentzako adaptazioa) irakurtzeko eta konpromisoak sinatzeko.

Azkenik Bengoetxe BHI zentroak materialen berrerabilera landu du ingelesezko proiektu interesgarri batean. Upcycling proiektu horretan, ikastetxeko ikasleek, eurek kontatutako argazki eta bideoen bidez, beren ideiak partekatu dituzte, hondakin desberdinei bigarren bizitza bat emateko, bota aurretik.

Lanak TITULUA UPCYCLING