ETXEBARRI BHI ZENTROAK EKONOMIA ZIRKULARRA LANDU DU ENERGIA AURREZTEAREN IKUSPEGITIK

Otsailan zehar Etxebarri BHIko 1. DBHko ikasleek institutuko argi fakturak aztertu dituzte matematika klaseetan.

irudia

 

Ehunekoekin ibili dira lanean eta atera dituzten ondorioak oso adierazgarriak izan dira hiru gai nagusien inguruan:

  • argi kontsumoaren bilakaera urtean zehar,
  • argiaren prezioaren igoera eta
  • argi kontsumoak ingurumenean dituen ondorioak.

OSTALARITZA LHII ZENTROAK EKONOMIA ZIRKULARRARI BURUZKO HITZALDIA EGIN DU.

Otsailaren 9an, gaian aditua den Eduardo Alzola Galdakaoko Ostalaritza LHII zentroko zuzendariak, prestakuntza hitzaldia eman zien 2. Sukaldaritza Zuzendaritzako ikasleei.
Bertan, ekonomia zirkularraren kontzeptua eta gaur egungo ekonomiaren aplikazioa azaldu zituen.
Gainera, hitzaldia erabili zuten ikastetxeko jarduera-protokoloari aplikatutako hondakinen kontrol-parametroak garatzeko, eta ikasleek bertatik bertara jakin ahal izan zuten nola diseinatu ziren.

Jarduera oso ondo baloratu zen.hosteleria

Elexalde BHI ikasleek garapen iraunkorreko helburuekin lotutako proiektu bat aurrera eraman dute industria teknologia arloan.

Proiektuaren xedea  telefono mugikorra energia elektriko berriztagarriz hornitzeko gailu elektronikoa bat  eraikitzea da.

Proiektuan irakasleak ikasleekin batera behar dituzten eduki teorikoak  eta praktikoak landuko dituzte proiektuari forma emateko eta guztion artean garapen iraunkorreko hainbat helbururen gainean hausnarketa egingo dute; hala nola materialen birziklapena,  materialen bigarren erabilera (ekonomia zirkularra landuz), hondakinen kutsadura, energia berriztagarrien erabileraren garrantzia( gizartearen ongizate eta etorkizuneko gizarte bat lantzeko).

Proiektuaren funtsa honako hau izango da: Bizikletan dinamo batez sortzen den energia elektrikoa  berriztagarria erabiltzea beraiek aztertutako eta egindako zirkuitu elektroniko baten bidez energia hori telefono mugikorra kargatzeko.

 

ab