EA2030eko erronketan parte hartu dutenen artean egindako zozketaren irabazleak badu bere saria. / La ganadora del sorteo entre las personas que han tomado en los retos de AE2030 ya tiene su premio.

Hainbat pertsona animatu dira ikasturte honetan erronka desberdinetan parte hartzera, komunikabideetan eta udalerrietan iraunkortasunari buruzko galderei erantzunez.

Zuen erantzunei esker, badakigu GJHak gure egunerokoan presente daudela irratian, egunkarietan, udalen web orrietan, ikastetxeetako karteletan. Gainera, beren udalerrien iraunkortasuna hobetzea proposatu dute, besteak beste, haurrentzako ekipamendua trukatzeko edo emateko guneak sortuz, hala nola orgak edo aulkiak.

 

Parte-hartzaile horien guztien artean zozketa bat egin zen hilaren 16an, oinarriei jarraituz. Ana irabazleak Galdakaoko Eguzkibegi ikastetxeari esker ezagutu zituen erronkak, eta Urduñako turismo bulegoak bereziki prestatutako produktu ekologikoen saski bat jaso du.

 

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

 

Saria

 

Han sido varias las personas que se han animado durante el presente curso a tomar parte en los diferentes retos respondiendo a las preguntas sobre la sostenibilidad en los medios de comunicación y en sus municipios.

Gracias a sus respuestas, sabemos que los ODS están presentes en nuestro día a día en la radio, los periódicos, las páginas web de los ayuntamientos o en carteles en los centros escolares. Además, han propuesto mejorar la sostenibilidad de sus municipios con acciones como la creación de puntos de intercambio o donación de equipamiento infantil como carros o sillas.

 

Entre todas esas personas participantes, se realizó el pasado día 16, y siguiendo las bases, un sorteo en el que Ana, que conoció los retos gracias al centro escolar Eguzkibegi de Galdakao, fue la ganadora de una cesta de productos ecológicos especialmente preparada por la oficina de turismo de Orduña.

 

¡Gracias a todas las personas participantes!

Nerbioi Ibaizabal Mankomunitateko ikastetxe guztiek, Eskola Agendan2030ean parte hartu dutenek, udal foroak egin dituzte. / Todos los centros escolares de la Mancomunidad de Nerbioi Ibaizabal, participantes en Agenda Escolar 2030, han realizado sus foros municipales.

Nerbioi Ibaiazal Mankomunitateko Eskola Agendaren proiektuan parte hartzen duten 10 ikastetxeek, aukera izan dute udaletxeak bisitatzeko eta udal foroak egiteko. Ekitaldi horietan, ikastetxe bakoitzeko ordezkaritza batek ikasturtean zehar egindako lana aurkeztu du, baita aurreko eskola-foroetan adostutako proposamenak eta konpromisoak ere.

Era berean, udal-ordezkaritzak hezkuntza-komunitatea zoriondu du egindako lanagatik kasu guztietan eta udalerri jasangarriagoak egiteko aurkeztutako proposamenak baloratu.

 

Los 10 centros escolares de la Mancomunidad de Nerbioi Ibaiazal que toman parten en el proyecto de Agenda Escolar, han tenido ya ocasión de visitar sus ayuntamientos y realizar los foros municipales. Durante estos actos, una representación de cada centro escolar ha presentado su trabajo realizado a lo largo del curso, así como las propuestas y compromisos consensuados durante los foros escolares previos.

A su vez la representación municipal ha felicitado en todos los casos la comunidad educativa por el trabajo realizado y valorado las propuestas presentadas para hacer sus municipios más sostenibles.

foroak