Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak bidezko merkataritzaren baloien aldeko apustua egiten du

Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak bidezko merkataritzaren baloien aldeko apustua egiten du

Inoiz bidezko merkataritzako baloiak erosi izan ditugu, baina, kalitatearen aldetik ez dira oso onak izan. Iaz bidezko merkataritzako gaia Gizarte Zientzietan lantzen zenez, berriz ere erabaki genuen gai hau aztertzea, eta ikusi genuen Eskoziako kooperatiba berri batek, Balasport-ek hain zuzen ere, bidezko merkataritzako baloiak saltzen zituela. DBHko 3.mailako ikasleekin Balasport-en web orrialdea aztertu eta bereziki erreparatu genion agertzen den bideo laburrari. Honek azaltzen du zergatik den garrantzitsua bidezko merkataritzako baloiak erostea.

Gizarte Zientzietako EKIko 3.Unitateak ikasleei “Izan Zaitez Munduan Ikusi Nahi Duzun Aldaketa / Be The Change You Wish To See In The World” proposatzen die “Sentitu-Pentsatu-Ekin”metodologia jarraituta, hau da; nahiz eta gazte izan, arazo baten aurrean benetako hausnarketa egin ondoren, posible da irtenbideren bat aurkitzea. Bideoa ikusi ondoren, ikasleek berehala nahi izan zuten zerbait egin, ondorioz,  Gorputz Hezkuntzako irakasleari proposatu zioten Balasporteko baloiak erostea.

Bai Gorputz Hezkuntzako irakasleak, bai EKE arduradunak begi onez ikusi zuten ikasleen proposamena eta ondorioz 13 baloi erosi zituzten. Orain dela gutxi baloiak heldu dira eta ikasleek ikusi dute kalitatezko baloiak direla. Beraien ustez, aukera hau zabaldu egin behar da Ikastolen Elkartean, eta beraien asmoa da proposatzea Ikastolen Elkarteko Ikastolei bidezko merkataritzaren aldeko apustua egitea. Balasport-ez gain, Bretainiako Etikasportek ere baloiak saltzen ditu, eta hemen garai batean Eroskik ere Romester markako bidezko merkataritzako baloiak eskaintzen zituen.

Erosketa arduratsua interesatzen bazaigu eta interesatuta egon beharko ginateke, orduan,  bada kirol munduan aldaketak egiteko aukera. Gainera, EA21eko proiektuan aritzen diren ikastolei kontsumo gaia era praktikoan lantzeko aukera eskaintzen die. Eguzkibegiko ikasleek argi daukate Balasport-eko baloiak oso onak direla, eta baloi hauei esker mundu justuago baten alde gol asko sartuko dituztela, garbi jokatuz gainera. Dimako eskolak apustu bera egin du. Eta zuek…?

Iturria: Eguzkibegi Ikastola

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>