EGUZKIBEGIN URTERO 1.500 KILO JANARI HONDAKIN KONPOSTATZEN DITUGU

5 urte daramagu konposta  egiten.  Bai bost!! Eta zuei guztiei esker urtero 1500 kilo egosita ez den janari hondakinak konpostatzen ditugu.

Sortzen dugun konposta gure ortutarako erabiltzen dugu lurra bezala.

Baina, kontuz!  Konpostarako janarien hondakinak soilik erabili ditzakegu, beraz, botatzerakoan ondo behatu zer botatzen duzuen!

Konpost ona egiteko janari hondakinak, (hondakin berdea), nahastu egin behar da zerbait marroiarekin, eta horretarako udazkenean denon artean ahalik eta hosto gehien batzen ditugu. Astean pare bat aldiz dena nahasten dugu , eta gero konpostan barruan sortzen den berotasunak eta bakteriek laguntzen dute dena desegiten. Azken fasean zizareek dena iraultzen dute lur bihurtzeko.

Beno, bost urte daramagunez konposta egiten, ospakizun bat egin dugu, zizareez beteriko tarta batekin, eta lh2.mailakoek zorionak kantatu dute!

Eta  duela bi aste hasi gara martxan ipintzen udalaren zerbitzua egositako barazkiak konpostatzeko. Ez da erraza izan eta oraindik arazoak sortzen dira baina ziurrenik arazo guztiak gaindituko ditugula. Oro har, ikasleek ondo ikusten dute ekimen berri hau, eta denok ahalegintzen gara behar den bezala egiten. Egia da sistema hau erabiliz egunero beste 100 kilo hondakin ez doala zabortegira! Ez da gauza makala!

autoobusa eguzki g_eguzki
 b  tarta eguz
eguzkibegi konpos e_eguzki

 Iturria: Eguzkibegi ikastola

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>