Elexalde BHI ikasleek garapen iraunkorreko helburuekin lotutako proiektu bat aurrera eraman dute industria teknologia arloan.

Proiektuaren xedea  telefono mugikorra energia elektriko berriztagarriz hornitzeko gailu elektronikoa bat  eraikitzea da.

Proiektuan irakasleak ikasleekin batera behar dituzten eduki teorikoak  eta praktikoak landuko dituzte proiektuari forma emateko eta guztion artean garapen iraunkorreko hainbat helbururen gainean hausnarketa egingo dute; hala nola materialen birziklapena,  materialen bigarren erabilera (ekonomia zirkularra landuz), hondakinen kutsadura, energia berriztagarrien erabileraren garrantzia( gizartearen ongizate eta etorkizuneko gizarte bat lantzeko).

Proiektuaren funtsa honako hau izango da: Bizikletan dinamo batez sortzen den energia elektrikoa  berriztagarria erabiltzea beraiek aztertutako eta egindako zirkuitu elektroniko baten bidez energia hori telefono mugikorra kargatzeko.

 

ab

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>